XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Eroale baten bi muturren artean Volt bateko tentsioa ezartzean sortzen den intentsitatea Ampere batekoa bada, eroale horren erresistentzia Ohm batekoa () izango da.

Beste era honetara ere definitzen da ordea Ohma: Erresistentziaren unitatea 0ampdeg;Ctan, 1,063 metroko luzera eta 1 mmampsup2;ko sekzioa duen merkuriozko eroalearen erresistentzia da.

b) Erresistentziaren balioa.

Eroale baten erresistentzia, luzerarekiko zuzenki proportzionala da eta sekzioarekiko alderantziz proportzionala, Ohmek aurkitu zuenez.

1 mko luzera eta 1 mmampsup2;ko sekzioa daukan hari metalikoaren erresistentziari, erresistibitate () deitzen zaio.

Beraz, 1 luzera eta s sekzioa duen hari metalikoaren erresistentzia, hauxe izango da: .

R Ohmetan; 1 mtan; s mmsub2tan.

Beraz ren unitateak mmampsup2; /m dira.

c) Erresistentzia eta tenperaturaren arteko erlazioa.

Eroalearen erresistibitatea, material-motaren funtzioan dago; baina baita materialaren tenperaturaren funtzioan ere.

Neurketa esperimentalek frogatzen dutenez, metal hutsean tenperaturarekin batera erresistibitatea ere handiagotu egiten da.

Likido eta solido batzutan berriz (ikatzean adibidez), txikiagotu egiten da.

Erresistentziaren aldakuntza, tenperatur aldakuntzaren funtzioan egongo da.

Tenperatur aldaketarik normalenak 0ampdeg;C eta 100ampdeg;C bitartekoak izaten dira eta tarte horretan erresistentziaren aldakuntza tenperaturarekiko proportzionala dela onar dezakegu.

Tenperatura grado bat aldatuta erresistentziak Ohm () bakoitzeko jasaten duen aldaketari, a tenperatur koefiziente esaten zaio.

Eroaleak eta isolatzaileak.

Korronte elektrikoaren desplazamendua ez da gorputz guztietan posible.

Batzutan, elektroiak ezin dira higitu; gorputz hauek ez-eroaleak edo isolatzaileak dira.

Isolatzailerik garrantzitsuenak beira, portzelana, ebonita eta kautxua dira.

Erretxina artifizialez egindako substantziak ere, Elektroteknia modernoan askotan erabiltzen dira isolatzaile bezala.

Hala ere, materia organiko asko, (marmola, arbela eta siliziozko konposatuak) sasieroaleak dira.

Gorputz hauetan elektroien higidura ezinezkoa.

Eroalerik onenak metalak dira.

Likidoek korronte elektrikoaren eroapenean jokabide berezia daukate.

Metaletan korronte elektrikoa elektroien higiduraz lortzen den bitartean, likidotan disolbaturik dagoen substantziaren atomoen higiduraz lortzen da.